XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AITA - Hum! Gehiago ezagutzen ez den gizonaz, ni mesfidatzen naiz!....

DOMINIKA - Ez du balio, aita, aintzinetik odol gachtorik egitea....

- Utzazu ethortzerat... Berak erakusterat emanen du zer motatik den.

AITA - Ha, zuk ere, hautua izanki-eta, laborari bati baino, fatur bati lotu nahiago ba!.

DO=mLn=IKA - Ene zortea da hola, aita....

AITA - Nago ez othe dudan, nik ere, hobeki eginen, ontasuna utzi-eta, karrika garbitzale sartzea!.

DOMINIKA - Zure suhi-beharra, laborari-seme duzu gero, aita!....

- Hor izanen da, behar orduan, esku-kolpe baten emaiteko ere.

AITA - Faturkoa eta laborantza, ura eta sua bezalatsu dira....

- Bon, hobeko dut naski muthil choro horrekin, nihaurek joaitea....

- Zu zaude hemen, Dominika!....

AMA - Ni ere, oilotarat noha... (biak jalitzen dira).

BORTZGARREN AGERRALDIA Dominika eta Faturra

(Dominika, lehiotik so egin-eta, pochiño bat aphaintzen da).

FATURRA - (Athea joz) Hep!....

DOMINIKA - (Idekiz).

- Hor zirea, Michel!.

FATURRA - Bakarrik zirea?....

DOMINIKA - Ez... Denak etch'alde gira... Ama hor da oilotan, eta aita Jakesekin... Jakes arras bulta gachtoan dugu.

FATURRA - Zer du? DOMINIKA - Nik, erran behar banu, jelos da, zu enekin gurutzatzen ikusten baitzaitu... Jelos eta ez doi bat bakarrik, bainan izigarriko errabiarekin....

- Kasu-emaiten ahal duzu, zuk ere, harekin buruz-buru gertatzen bazira... (edaterat ematen dio).